Frankismoak errepresaliatu zituen Urolako burdinbideko langileen eta haien senideen bila ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. 1936a bitartean trenbide horretan lanean aritu ziren 123 lagunak eta haien familiak aurkitu nahi dituzte, aitortza egiteko. Izan ere, aldundiak jakinarazi duenez, frankismo garaiko erakundeen 'garbiketa prozesuan enplegua galdu zuten eta jazarriak izan ziren, eta gaur arte ez dute aitortzarik jaso. Langile gehienak Azpeitikoak eta Zumaiakoak ziren. 123 langileetatik 40 ziren azpeitiarrak, 30 zumaiarrak, 19 zumarragarrak, 18 azkoitiarrak eta 13 zestoarrak. Urretxuarra zen beste langile bat, eta donostiarrak gainerako biak. Langileek eta haien senideek 943 11 22 90 telefono zenbakira deitu dezakete, aldundiarekin harremanetan jartzeko.
Omenaldia abenduaren 2oan izango da Donostiako Tabakaleran, 19:00etan hasita.