Euskararen desioen zuhaitza landatu dute gaur Zumaian

Baleike.Eus 2016ko abenduaren 3a

Gaur egin dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruko ekitaldi nagusia Zumaian. Larunbat eguerdian euskararen desioen zuhaitza landatu dute. Hainbat herritarrek hartu du parte egitasmoak, hala nola taldeek, elkarteek, eragileek eta norbanakoek, eta euskararen inguruan dituzten desioak eta gogoetak idatzi ahal izan dituzte txarteltxo batzuetan. Baleike.eus-en ikus daiteke argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide