HARA! Urte bukaerako kanpaikadak Zumaian grabatuko ditu ETBk

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 3a

  San Telmo baseliza. (Baleike.eus) San Telmo baseliza da 2017. urteari ongietorria emateko ETBk aukeratu duen parajea.Orio Produkzioak ekoiztetxearen bidez jarri da ETB Zumaiako Udalarekin harremanetan, eta handik emango dituzte urte bukaerako kanpaikadak. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Herri txiki, infernu handi saioaren aurkezleak eta Sara Gandara kirol kazetariak aurkeztuko dute 2016ari agur esan eta 2017ari ongietorria emateko zuzeneko saioa. ETB1ean eta ETB2an emango dute saioa abenduaren 31n.

ETBk 50-60 lagun inguruko taldea osatuko du kanpaikaden saioa girotzeko, eta herritar horiek zuzeneko saioan izango dira egunean bertan. Interesatuek kaixo2017@eitb.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide