Durangoko azoka, iaz. (Zuzeu.eus)
Gaur hasi da 51. Durangoko Azoka eta eskualdeko hainbat idazleren eta musikariren lanak egongo dira ikusgai bertan. Horietako askok Ahotsenean aurkeztuko dituzte lanak, hala nola
Egurra ta kittok eta
Passepartoutek.
Ahotseneako egitaraua
Eskualdeko hainbat idazlek eta musika taldek beren lanak aurkeztuko dituzte Durango Azokako Ahotsenea gunean.
Abenduak 2, Gaur
11:30. Fernando Morillok Izar malkoak tailerra eskainiko du.
Abenduak 3, bihar
12:30. Jexuxmai Lopetegiren, Harkaitz Canoren eta Antton Olariagaren Itzal zaunka disko liburuaren aurkezpena.
16:20. Erraiak taldeak izen bereko lana aurkeztuko du.
18:20. Erasok Kaiolatik ihes diskoaren zuzeneko emanaldia eskainiko du.
18:30. 33 ezkil liburua aurkeztuko du Miren Gorrotxategik.
Abenduak 4, etzi
12:30. Aitziber Etxeberriak Nomadak liburuaren aurkezpena egingo du.
18:30. Asier Serranok Linbotarrak eta Ate osteko itzalak liburuez solasaldia eskainiko du.
19:40. Big Boy musika taldeak Zapasalto lana taularatuko du.
Abenduak 5, astelehena
13:40. Xabier Etxanizek eta Itsaso Elizagoienek Geure kolkotik 2016 aurkeztuko dute.
17:40. Egurra ta kittok Gure ordua diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du.
Abenduak 6, asteartea
13:00. Occhi di Farfallak Lerroetatik ihes lana taularatuko du.
17:00. Perlaken Itzaletatik diskoaren zuzeneko emanaldia eskainiko du.
18:20. Errimek izen bereko diskoaren zuzenekoa emango du.
19:00. Passepartout taldeak aurkezpen emanaldia egingo du.