Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 18an urteko azken irteera egingo du Inda-Mendik. Bizkaia aldean egingo dute txangoa, eta ibilbidea honakoa izango da: Omatik irten, Ereñozar mendia igo, Santimamiñen bukatu eta bertan bazkaria egin. Autobusa eta bazkariaren prezioa 40 euro izango da helduentzat, eta 30 euro umeentzat. Lekuak mugatuak dira. Informazio gehiago www.inda-mendimb.eus webgunean eskuratu daiteke. Izena emateko azken eguna abenduaren 12a izango da.