‘Sunset song’ britainiarra, gaur, zineforumean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

Ostarrena zineklubak antolatutako gaurko zineforum saioan, Sunset song  film britainiarra emango dute, 22:00­etan, Aita Mari aretoan. Eskozian kokatu du Terence Davies zuzendariak kontakizuna, I. Mundu Gerraren hasieran. Gurasoen etxaldea utzi eta irakasle moduan lan egin nahi duen Chris gaztearen istorioa kontatzen du. Itxaropenari, tragediari eta maitasunari buruzko filma da. Lewis Grassic Gibbon idazlearen eleberrian oinarrituta dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide