Tokikomen app-a saritua, Baleikerena barne

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

(Tokikom) Gipuzkoan sortutako aplikazio berritzaileenak saritzen ditu urtero Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoapps lehiaketan. Tokikomen aplikazioak –Baleike, Goiena, Anboto eta Erran– bost finalisten artean aukeratu dituzte, akzesit batekin sarituz. Aurtengo aplikazio onenaren saria Dinycon enpresak garatutako Atpoints izan da; bigarren saria Berria egunkariaren aplikazioak jaso du; eta hirugarrena Akting enpresak, Gaztearentzat egindako aplikazioagatik. OlaberriApp eta Tokikom aplikazioentzat izan dira lehiaketako finaleko bi akzesit sariak. Herenegun  egin zuten sari banaketa ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide