Alex Uranga –eskuinean– Azore Uharteetako Sao Miguelen, lagunekin mahai baten bueltan garaipena ospatzen. (baleike.eus)
"Egia esan, nire egutegian ez neukan aurreikusita Azoreetako txapelketa honetara etortzea, baina Zumaiako garaipenaren ondoren, hura ospatzen ari ginela, lagun taldetxo batek etortzeko plana egin genuen", azaldu du Alexek telefonoaren bestaldetik. Eta txapelketa "ezin hobeto" joan da. "Azore Uharteak Atlantikoaren erdian daude eta hemen eguraldia eta itsasoa oso aldakorrak dira; baina zortea izan dugu eta olatu onak, haize egokia eta eguraldia ere alde izan ditugu", hasi zen esplikatzen. Txapelketan, orohar, maila handia egon zela azpimarratu. "Zumaian eta Azoreetako honetan maila oso ona egon da, puntuaketa oso altuak kanporaketa guztietan; bi txapelketak oso ikusgarriak izan dira eta uste dut Europako bodyboardarentzat oso onak izan direla".
Irakurri albiste osoa
baleike.eus webgunean.