Joan den igandean Itzurunen Zumaia Bodyboard Pro 2016 proba irabazi zuen Alex Uranga zumaiarrak, eta, orain, Azoreetan berriro onena izan da, eta txapelketa irabazi du. Zumaian ez bezala, munduko txapeldun Pierre-Louis Costes izan du Urangak aurkarien artean, eta hura gainditzeko gai izan da. Aurreko lau urteetan Costes izan da Europako Tourreko irabazlea, baina aurtengoan Alex Urangak hartu dio aurrea.
Uranga ez da Azoreetan parte hartu duen zumaiar bakarra, Ander Odriozola ere bertan izan baita. Ezin izan du lehen kanporaketa gainditu, Anas Haddar –Zumaian finalista– eta Rodrigo Rijoren aurka.
Alex Uranga izan da Europa Tourreko txapelduna. Argazkia: Europako Surf Federazioa