Espetxeratu egin dute ustez bikotekidearen alabari sexu erasoak egin zizkion gizona

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 27a, 14:09

Epaileak kartzelatu egin du Ertzaintzak Orion atxilotutako gizona. Bikotekidearen alabari sexu erasoak egitea egotzita hartu zuten preso gizona, eta orain, epaileak espetxean sartzea erabaki du. Emakumeak salaketa jarri zuen, ustez bere bikotekideak bere alaba sexu erasoak egin zizkiolako, eta ostiralean bikotea bizi den etxea miatu zuen Ertzaintzak Orion. Ikerketak zabalik jarraitzen du. Hainbat komunikabidek azaldu dutenez, hirurak etxe berean bizi ziren, eta atxilotutakoa zumaiarra da izatez.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide