(Maxixatzen)
Atzo, ostirala, hasi ziren Urola Kostako hainbat hipermerkatutan janari bankuko bilketa egiten. Gaur eta bihar egingo dituzte bilketak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian. Hain zuzen ere, Azkoitiko
Eroskietan eta Lidlean, Azpeitiko Eroskietan eta Super BMn, Zarautzeko Araba kaleko Eroskin eta Zumaiako Foruen Enparantzako Eroskin ari dira janaria jasotzen.
Aurten ere bilketa mistoa egingo dute Eroskiko dendetan; hau da, janari bilketaz gain, bono sistema erabiltzeko aukera ere izango da. Janari bankuko kideentzat bonoen aukera da egokiena. Izan ere, modu horretan, janarien manipulazioa eta garraio gastuak saihesteaz gain, bonoak erosi diren dendan bertan, behar den janaria behar den momentuan erosten dute. Eta, horrela, besteak beste, iraungitze daten arazoa saihesten dute.
Aurtengoan, lehentasuna esneak, gailetek, azukreak, haurrentzat ohialek, olioak, kontserbek eta kakao hautsek izango dute.