Probetan parte hartuko duten eskualdeko bizilagunak. (IMH)
Jon Peña getariarrak, Ion Iriondo zumaiarrak eta Eneko Barkin azpeitiarrak Lanbide Heziketako EuskoSkills olinpiaden barruan IMHn bertan egingo den CNC tornu proban parte hartuko dute. Hirurak Fabrikazioaren Produkzioaren Programazioa ikasketen bigarren mailako ikasleak dira, eta azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean lehiatuko dira. EuskoSkills probak 2012an egin ziren azkenekoz.
Horiez gain, IMHk ordezkaritza izango du Gotebörgen (Suedia) jokatuko diren EuroSkills 2016 probetan; izan ere, Jon Lapeira IMHko ikasle ohi azpeitiarrak parte hartuko du proban, Iñaki Hernandez azpeitiarra tutore lanetan duela. Biak dira IMHko ikasleak, eta biek ala biek urrezko dominak lortu dituzte SpainSkillsen. Gainera, Hernandezek urrezko domina eskuratu zuen EuskoSkillsen duela urte batzuk, eta Lapeirak WorldSkillsen hartu zuen parte iaz.