Zumaian egongo da Emakunderen autobusa gaur eta bihar

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 22a

Zumaiako emakumeen parte-hartzea sustatzea du helburu autobus ibiltariak. Beheko Plazan egongo da, eta sarrera dohainik izango da. Goizetan ikasleekin tailerrak emango dira, eta ondoren erakusketa jarriko dute.

(baleike.eus) Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Udalak hainbat ekintza antolatu ditu. Horren baitan, Emakunderen autobus ibiltaria iritsi da Zumaiara, eta bertan izango da gaur eta bihar. Hain zuzen ere, Beheko Plazan ipini dute. 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabaldik autobusa, eta sarrera ez da ordaindu beharko. Goizetan Zumaiako ikasleekin hainbat tailer egingo dituzte, eta ondoren erakusketa bat jarriko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide