Framtrip, eskualdeko turismoa ezagutarazteko

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 22a

Horren helburua da lurralde jakin bateko turismo eskaintza bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko, turismoaren arloko profesionaleni antolatutako bidaia eta bisita turistikoak eskaintzea.

(Zarauzko Hitza) Azaroaren 16an egin zuten Famtrip saioa kostako herrietan, Urola Kostako Udal Elkarteak eta bost udalerrietako turismo teknikariek antolatuta, Kultur Lan Bi, Begi Bistan eta San Prudentzio hoteleko arduradunen laguntzarekin. Euskadiko turismo sektoreko hainbat profesional bertaratu ziren. Jakinarazi dutenez, parte-hartzaileek talde txiki eta bereziekin egiten dute lan eta, gehienbat, atzerriko turistekin. Zumaian, Flysh-aren ibilbidea egin zuten itsasontziz; Getarian, Balentziaga Museoa bisitatu zuten; Zarautzen, Toldotxo pintxoa dastatu eta biotopoan barrena ibili ziren; Orioko Katxina jatetxean “bisiguaren esperientzia” bizi izan zuten; eta amaitzeko, arratsaldean Aiara joan ziren, herrigunea bisitatu, eta  bertako gaztagileen produktuen dastaketa egiteko. UKUEtik adierazi dute "egun eraginkorra" izan zela eta gonbidatuak "gustura" joan zirela aurkeztutako produktuen eskaintzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide