‘Errementari’ filmerako hautaproba egingo dute igandean Aian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 21a

Iganderako hautaproba antolatu dute Aiako Kultur Etxean. Paul Urkijo zuzendariaren Errementari filmarako figuranteak behar dituzte, Agorregin filmatuko diren eszenetan parte hartzeko. 30-50 urte arteko gizon eta emakumeen bila dabiltza, eta filman parte hartu nahi dutenek, igandean 11:00etatik 13:30era egingo den casting-ean parte hartu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide