https://www.youtube.com/watch?v=GdfaPzEznH0
Donostiako Basque Culinary Center gastronomiako unibertsitateak antolatutako lehiaketa batean finalera sailkatu da Maria Amundarain zumaiar gaztea. Hain zuzen ere, Cinco Jotas urdaiazpikoa protagonista duen errezeta onena aukeratzea du helburu lehiaketak. Horretarako, Bost lagunen errezetak sailkatu dira finalerako, eta horien artean dago Amundarainek prestatutako hanburgesa errezeta.
Finala azaroaren 30ean izango da, eta zumaiarrak 55 lagunentzako afaria prestatu beharko du. Hala ere, irailaren 29a bitartean ere badago aukera Internet bidez bozka emateko,
hemen.