Suhiltzaileak Iturribide kalean sua itzaltzen (Euskadi Sulhitzaileak).
Zarautzen gauerdian izan da gertakari. Salbiden, Iturribide kalean, bi edukinontzik su hartu dute, eta suhiltzaileak joan behar izan dute artatzera. Edukinontziez gain, gertu zegoen auto batek kalte arinak izan ditu.
Zumaian, berriz, Erribera kaleko edukinontzi bat erre da 03:45ean. Suhiltzaileak bertaratu dira, baina kalteak ez dira areagotu zenbait herritarrek gainerako edukinontziak baztertu dituztelako.
Bi gertakarien kausa zein izan den ez dakitela jakitera eman dute Ertzaintzatik.
Eroskiko koadro elektrikoa
Atzo arraltsaldean, 19:20ak aldean, Zarauzko Santa Marina kaleko Eroskin kuadroa elektrikoa erre zen. Makinen aretoan zegoen koadroak ustekabean su hartu zuen, eta suhiltzaileek itzaili zuten. Bitarte horretan denda hustu zuten, segurtasuna bermatzeko. Ez zen zauriturik izan eta ez ziren kalte gehiago izan.
Eroskiko koadro elektrikoa kiskaliata (Euskadi suhiltzaileak).