Meritu domina, Osa Goikoetxearentzat

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 17a

(Hitza) Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak emandako kirol merituko urrezko domina jaso zuen herenegun Iñaki Osa Goikoetxea pilotari zumaiarrak. Espainia mailan kirolari dagokion aitortza handienetakoa da, eta izandako arrakastak saritzea du helburu. Madrilgo Reina Sofia museoan jaso zuen domina Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministro Iñigo Mendez de Vigoren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide