Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako ekosistemak ezagutzeko ginkana antolatu du Algorri Interpretazio Zentroak abenduaren 3rako, 8 eta 10 urteko haurrentzat. Abenduaren 17an, berriz, Gabonen inguruko tailerra egingo dute, berrerabilitako materialekin apaingarriak egiteko, zortzi eta hamabi urte arteko haurrentzat. Ekintza hauetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.