Zubeldia eta Ruiz Ibarra dira Julene Azpeitiako saridunak

Gorka Zabaleta 2016ko azaroaren 16a

3.000 euro eta 1.500 euro irabazi dituzte hurrenez hurren.

Mikel Zubeldia Etxeberriak irabazi du Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketa, Goiz negu, ni negu lanarekin. Ez da donostiarrak sariketa hau irabazten duen lehen aldia, 2006an, 2007an eta 2010ean ere lehen saria eskuratu baitzuen. Aurtengo ipuinaren ardatza parranda gau bat izan da, eta epaimahaiak ipuina kontatzeko modu berezia azpimarratu du, «oso bizia, freskoa eta gaurkotasun handiko erreferentziaz betea». 3.000 euroko saria jasoko du Zubeldiak. Bigarren saria Izaskun Ruiz Ibarra zumaiarrak irabazi du, Sentitzen dut, baina... ipuinarekin. Errefuxiatuen ibilbidea kontatzen du. 1.500 euro jasoko ditu Ruizek. Sari banaketa abenduaren 1ean egingo da, 19:00etan, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide