(baleike.eus)
Ainguratutako ontzitik egindako Zumaiako Klub Nautikoaren XII. arrantza txapelketako azken jardunaldia jokatu ondoren,
Kaskabeltza ontzia izan da aurtengo irabazlea,
Spar eta
Asileiren aurretik. Larunbateko saioan, 69 arrain arrantzatu zituen
Kaskabeltzak, guztira 27 kilo osatuz; bigarren
Matraka izan zen (57 arrain eta 20 kilo), eta hirugarren
Asilei (52 arrain eta 19,2 kilo).