Angeles Sorazuko aldapa itxita egongo da gaurtik etzira

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 15a

Moilatik Alde Zaharrera eramaten duen Angeles Sorazuko aldapa itxita egongo da gaurtik aurrera. Bertako zoru irristakorrak sortzen dituen arazoak saihesteko zenbait hobekuntza lan egingo dituzte. Gaur, bihar eta etzi izango da aldapa itxita. Alde Zaharrera joateko Odietatik igo eta Arritokieta kaletik jaitsi beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide