Xixili Egunari lotutako kontzertuak antolatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 15a

(Baleike.eus) Musikarien zaindaren aitzakian zenbait emanaldi antolatu dituzte aurten ere. Hala, bihar, 18:30ean, Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako entzunaldia izango da Komentuan. Ostegunean, berriz, Musika Eskolaren jaialdia izango da 19:00etan  Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Larunbatean, 19:00etan, Zumaiako Udal Musika Bandaren La divina comedia kontzertua izango da, Komentuan. Hilaren 22an, 18:00etan, Zumaiako Udal Txistulari Bandaren kalejira izango da eta 27an, igandean, Beheko Plaza abesbatzak kantatutako meza nagusia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide