Azpeitiko bizilagun bat hil da auto istripuz Zumaia parean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 12a

A-8 autobidean gertatu da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute zauritua suspertu.

(Euskadiko suhiltzaileak) Gaur, 9:20ak aldera auto istripua izan da A-8 autobidean, Zumaia parean, Iruneko norabidean. Auto bat bidetik irten da eta irauli egin da. Ondorioz, zauri larriak izan ditu autoko gidariak, eta, larrialdi zerbitzuak bera suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute bere bizitza salbatu. 49 urteko Azpeitiko bizilaguna da hildakoa, jaitzoez Urretxukoa. Azpeitiko Udalak dolumin mezua igorri nahi die hil berri den azpeitiarraren senideei eta lagunei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide