https://www.youtube.com/watch?v=bRP7HlMSulo
Magia eta ikus-entzuneko mundua oso gogoko ditu Telmo Trenadok (Zumaia, Gipuzkoa, 1995). Youtubek bere bi zaletasunak uztartzeko bidea ematen ziola ikusita, kanal bat sortzea erabaki zuen: Telmo Trenado TV. Hala, orain bospasei urte, magia trukuak egin, bideoz grabatu eta Youtuben jartzen hasi zen, "jendearekin iritzi trukeak sortzeko asmoz". Laster hasi zen magia trikimailuak ere erakusten, eta orduan konturatu zen jende asko zegoela "magia ikusteko eta ikasteko irrikaz".
Trenadok adierazi duenez, "gehiegi pentsatu gabe zabaldu nuen kanala, ondoren etor zitekeena kontuan izan gabe". Kanala zabaldu eta urte batzuetara, ordea, fruituak jasotzen hasi da: hainbat publizitate kanpainetarako deitu dute, esaterako, eta makina bat elkarrizketa ere eman du dagoeneko.
Irakurri elkarrizketa osoa
Berria.eus webgunean.