Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Memoriaren Eguna da gaur, azaroak 1, eta horrekin bat egin dute eskualdeko hainbat udalerrik. Giza eskubideen urraketa jasan duten biktimak gogoratze aldera, elkarretaratze isilak egin dituzte Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian. Arratsaldean egin dituzte ekitaldiak Azkoitian eta Orion.
Aurrena Azpeitian egin dute elkarretaratzea eta 11:30ean Azpeitiko plazan elkartu dira 10 minutuz udaleko bi indar politikoetako ordezkariak eta hainbat herritar. Zarautzen, berriz, 12:00etan bost minutuko ekitaldia egin dute Lege Zaharren enparantzan. Bertan izan dira udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak, herritar batzuekin batera. 13:00etan Zumaian elkartu dira udal ordezkariak udaletxe atarian. 18:00etan, berriz, Azkoitian bost minutuko isilunea egin dute udaleko alderdi ezberdinetako ordezkariek. Ondoren, Oroimenean eskulturari lore eskaintza egin dio Javier Zubizarretak, biktima guztien memorian.