Zumaiako Musika Mahaiaren bilera da hilaren 15ean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 10a

19:30ean izango da Oxford aretoan.

Zumaiako Musika Mahaiak batzarra egingo du azaroaren 15ean, datorren asteartean, 19:30ean, Oxford aretoan. Musika, dantza eta arte eszenikoetan dabiltzan elkarte, talde eta eragileak daude bilerara gonbidatuta. Eragile desberdinetako kideak elkar ezagutzea, agendak koordinatzea eta bilguneari izena ezartzea dira astearteko bilerarako jarri dituzten helburuetako batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide