Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Imanol Yeregi surflari zumaiarrak negu honetan jokatuko den Punta Galea Challenge proban parte hartzeko 'wildcard'a (txartela) jaso du. Ez dago oraindik zehaztuta noiz jokatuko den txapelketa; olatuen arabera erabakiko da.
(baleike.eus)
Axi Muniaini eskaini zioten Punta Galeako proban parte hartzeko wildcarda, baina uko egin zion. Teorian, probaren arauen arabera, bizkaitar batek hartu beharko zuen bere lekua, baina ,azkenean, Imanol Yeregi zumaiar gazteari eskaini diote txartela. Yeregik Euskadiko txapelketa irabazi zuen pasa den irailean.
Irakurri Punta Galeako probaren inguruko polemiba baleike.eus webgunean.