Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Inda-Mendi bazkunak goiz buelta antolatu du iganderako. Azkoitiko Madariagatik abiatuta, Elgoibarko San Antolinera joango dira Urnobitza-Azkarate mendia igo ondoren. Irteerak 13 kilometroko luzera, 500 metroko desnibela eta lau bat orduko iraupena izango du. Autobusa Zumaiatik goizeko 07:30ean aterako da. Izenak Goiko estankoan (943-86 03 57) eman behar dira ostiral eguerdia baino lehen. Helduek 6 euro ordainduko dituzte eta gaztetxoek 4 euro.