Junior mailako Espainiako selekzioa. (RFEB)
Pasa den asteburuan Skanderborg hirian (Danimarka) jokatu zen eskubaloiko Lau Nazioen torneoan aritu ziren Xabat Olaizola zarauztarra eta Ander Torriko zumaiarra. Junior mailako Espainiako selekzioarekin jokatu zuten txapelketa, eta hiru partidetatik bi irabazita lortu zuten txapela.
Ostiralean egin zuen debuta Espainiako selekzioak Danimarkaren aurka, eta ezin izan zuen etxeko selekzioa garaitu (26-21). Larunbatean eta igandean, aldiz, alemaniarren eta frantziarren aurka irabazi zuten, 31 eta 30 eta 31 eta 25 hurrenez hurren. Modu horretan, gol desberdintasunari esker, lehiaketako txapela eskuratu zuen Torrikoren eta Olaizolaren taldeak.