Hogei bat lagun elkartu dira gaur arranpla parean Zumaiako ontzigintzaren inguruko hitzaldian parte hartzeko. Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroko (ZIIZ) eta Beduola elkarteko kideen asmoa zen ontziolak kokatzen ziren lekuetara joan eta puntu bakoitzean hitzaldiaren zati bat egitea, ondoren, Beduolak Bidabeazpin duen lokalean amaitzeko. Euriak, baina, ez du gaur ere atsedenik hartu, eta Algorri interpretazio zentrora lekualdatu dute egitasmoa.
ZIIZeko kide eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Ismael Manterola izan da hitz egiten lehena. Ontzigintzak loraldia izan zuen Zumaian XVI. mendean, kokapenagatik eta berezitasunengatik. Hala esan du Materolak: "Hondartzez eta lokatzez osatutako leku ugari zituen Zumaiak, eta hori egokia zen ontziak kanpoan egiten zirelako; Ondartxo, adibidez. Bertan aurkitu ziren ontzigintzako lehen aztarnak, egur pusketa batzuk. Eta Ondartxo bezalako leku ugari zeuden Zumaian".
Jarraitu erreportajea irakurtzen, Baleike.eus-en.