Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itzurun Acoustic Connection izena duen laukotearen kontzertua izango da gaur, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. Aita zumaiarra duen Elisa Maitea Olaizolaren inguruan sortututako taldea da. Olaizolaz gainera Giovanni Zanon italiarrak, Ales Gorriti zumaiarrak eta Alex Milovanovic serbiarrak osatutako laukotea. Iaz elkartu ziren lehenbiziko aldiz Itzurun bertan jotzeko eta aurten bigarren aldiz saioa emango dute. Gaurko kontzertuan Bob Dylan, Eric Clapton, Suzanne Vega eta Stevie Wonderren musika piezak joko dituzte, besteak beste.