‘Hey bro! Hipster show’ komedia da gaur, Aita Marin

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 4a

Zumaiako antzerki zikloaren barruan, gaur, 22:00etatik aurrera, Hey bro! Hipster show komedia izango da Aita Mari zinema aretoan. Saioa gazteleraz izango da, eta sarrerak 6 euroan daude salgai Turismo Bulegoan; 4 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. Hipsterra, jaio ala egin egiten da? Zu zeu, hipsterra ote zara, zarenik jakin gabe? Zer izan zen lehenago: Hipsterra ala oiloa?. Galdera horiei eta beste askori erantzungo die gaurko antzezlanean Rafael Maza komedianteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide