Zumaiakok laugarren garaipena lortu du segidan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 3a

Sailkapeneko laugarren postuan dago, Bergararekin puntuetan berdinduta.

(Carlos Callejo) Futboleko Erregional preferente mailako Zumaiakok denboraldiko laugarren garaipena erdietsi du pasa den asteburuan, eta orain sailkapeneko laugarren postuan dago, Bergararekin puntuetan berdinduta. Sailkapeneko azkeneko postuan da Intxurreren kontra irabazi du azken jardunaldian, 2-4. Datorren asteburuan Zumarragako Urola taldea hartuko du etxean, Aita Marin. Urola bigarrena da sailkapenean, hiru puntu gehiagorekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide