Igandean izango da Urola Kostako itsas ondarea ezagutzeko lehen hitzaldi ibiltaria

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 2a

Zumaian izango da 11:00etan Amaia Plaza aurrean. Zumaiaz gain, Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira saioak. Parte hartzea doan izango da, baina izena eman behar da aurretiaz.

Datorren igandean, azaroaren 6an, hasiko dira Urola Kosta eskualdeko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak, eskualdeko udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta Zumaian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira saioak bost igandetan.Goiz erdiko bost hitzaldi izango dira guztira, eta gaian adituak diren pertsonek gidatuko dituzte. Hitzaldietan parte hartzea doan izango da, baina izena aurretiaz eman beharko da. Lehenengoa Zumaian izango da igandean, 11:00etan, Amaia Plaza aurrean. Egitarau osoa:
ZUMAIA. Azaroak 6, igandea. Zumaiako ontzigintza tradizionalaren inguruko ekimenak lelopean hitz egingo dute Beñat Ibaietak (Beduola Elkartea) eta ZIIZ elkartekoek, Amaia Plaza aurrean, 11:00etan. Izen-ematea Zumaiako turismo bulegoan egin beharko da, 943 14 33 96 telefono zenbakira deituta edo turismoa@zumaia.eus helbidera idatzita. GETARIA. Azaroak 13, igandea. Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian lelopean hitz egingo dute Pello Iribarrek eta Xabier Alberdik (Kanpaia Elkartea), Kofradian, 11:00etan. Izen-ematea Getariako turismo bulegoan egin beharko da, 943 14 09 57 telefono zenbakira deituta edo info@getariaturismo.eus helbidera idatzita. ORIO. Azaroak 20, igandea. Mutiozabal ontziolaren jatorria eta historia gaur egunera arte lelopean hitz egingo du Beñat Ibaietak (Beduola Elkartea), Etxe-luze parean, 11:00etan. Izen-ematea Orioko turismo bulegoan egin beharko da, 943 83 55 65 telefono zenbakira deituta edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita. ZARAUTZ. Azaroak 27, igandea. Zarauzko itsas ondare biziaren azken hondarrak: Zarauzko Batelari Elkartearen eta Zarauzko Arraun Elkartearen egitasmoak lelopean hitz egingo dute Jexux Mari Garmendiak eta Xabier Alberdi (Zarauzko Batelari Elkartea), Moilan, 11:00etan. Izen-ematea Zarauzko turismo bulegoan egin beharko da, 943 83 09 90 telefono zenbakira deituta edo turismoa@zarautz.eus helbidera idatzita AIA. Data zehazteko dago.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide