Jendetza bildu zen atzo Itzurunen, 'Game of Thrones'en grabaketa amaituta

Baleike.Eus 2016ko urriaren 31

Astebetez itxita egon ondoren, atzo goizean ireki zuten Itzurun hondartza, behin Game of Thrones telesailaren grabaketa lanak amaituta. Goizeko 10:00etatik jendetza gerturatu zen hondartzara, telesaila grabatu den lekua bertatik bertara ezagutu nahirik. Kanpoko jende asko joan zen Zumaiara, eta trafiko handia eta aparkatzeko arazoak sortu ziren herrigunean. Goizeko 11:00etarako Zubitxian sarrera debekatzen zuen bina seinale jarri zituzten arren, kotxeak barrura sartzen jarraitu zuten. (Argazkiak: baleike.eus) Ikusi argazki galeria osoa baleike.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide