Zumaian herri galdeketa sustatuko duen taldea aurkeztuko dute asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 29a

Zumaiako Gure Esku Dago taldeak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko beste urrats bat egingo du

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko bidean, herri galdeketarekin beste urrats bat egingo du Zumaiako Gure Esku Dago taldeak 2017an. Datorren urteko udaberrian herri galdeketa egin nahi dute eskualdeko beste udalerri batzuetan bezala. Ekimena behar bezala antolatzeko, Ontziratu talde sustatzailea osatu dute, eta datorren asteazkenean, azaroaren 2an, egingo dute jendaurreko aurkezpena. 20:00etan da, Forondan. Ontziratuko kideak Zumaiako kultur, kirol eta gizarte alorretako herritar esanguratsuez babestuta agertuko dira. Joan den astean, urriaren 19an, Urola Kostako hainbat herrik, tartean Zumaiak, 2017an herri galdeketak egiteko lekukoa hartu zuten Azpeitiaren eskutik. Dagoeneko beste herri batzuetan udaberriko herri galdeketa sustatuko duten taldeak sortu dituzte. Aste honetan bertan Zarautzen Zarahitz aurkeztu dute. Azkoitian Urrats dute sortuta, Getarian Brankan eta Orion Baliza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide