M
ustela lutreola edo bisoi europarra neurri txikiko animalia haragijalea da. 750 gramo inguruko pisua izan ohi du, eta gehienez 60 bat zentimetro luze da. Ibai ertzetan bizi ohi da, eta, bere izenak dioen bezala, animalia europarra da. XIX. mendera arte Europa kontinentalaren zati handia izan zuen bizitoki, baina egun Europako eremu gehienetatik desagertu da.
"Espeziearen egoera oso larria da Europan, Iberiar penintsulan eta Euskadin", esan du IƱigo Mendiola Gipuzkoako Foru Aldundiko Basanimalien eta Landareen zerbitzuko buruak (Donostia, 1957). Gonzalo Torre Geoparkeko Ingurumen koordinatzailea (Eibar, 1966) harago doa: "Euskal Herrian, Errioxan eta Aragoin [Espainia] guztira 500 edo 600 bisoi europar ale egongo dira, eta, horrez gain, Frantziako Atlantikoko kostaldean, Errusian eta Danubioko deltan bakarrik aurki daitezkeela uste dute. Gainontzeko eremu guztietan galdu egin da. Informazio askorik ez daukagu, baina badakigu oso toki zehatzetan daudela".
Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartu zuen bisoi europarra 1996an. Geroago, 2003an, desagertzeko arriskuan dagoen espezie gisa izendatu zuen. "Kontserbazio aldetik kategoria txarrena du, arazoa larria da", azaldu du Torrek. "Espeziea kontserbatzeko helburuarekin", 2004an Gipuzkoako Aldundiak bisoi europarra berreskuratzeko kudeaketa plan bat onartu zuen, eta harrezkero espeziearen jarraipena egiten dutela azaldu du Mendiolak.
Jarraitu erreportajea irakurtzen,
Gipuzkoako Hitzaren webgunean.