Imanol Lopez zesta puntako pilotaria (Gorka Zabaleta)
Imanol Lopezek Gernikan jokatuko du urriko azken asteleheneko jaialdian. Bi urte Euskal Herrian jokatu gabe egon ostean, Alex Hormaetxearekin bikote izango da Jai Alai frontoian, 18:00etan hasiko den partidan. Aurrean, Mikel Egiguren eta Gotzon Enbil izango dituzte.
Imanol Lopez Miamiko Jai Alain ibili izan zen zortzi urtean, eta munduko atzelaririk onenetarikotzat hartu izan dute. Pasa den ekainean, ordea, Miami utzi eta Mexikora joan zen bizitzera, kirol profesionala albo batera utziz. Ordutik
Madrilen jokatutako saria besterik ez du jokatu. Txapeldun izan zen orduan.
Orain, Lopezek berak Jai Alai News atariari azaldu dionez, astelehenekoan Egiguren eta Enbil dira irabazteko faboritoak. "Pozik nago etxean jokatuko dudalako. Euskal Herrian jaio nintzen eta han ikas nuen zestan jokatzen. Bertan egin nuen debuta, jokalari bezala disfrutatu nuen eta pertsona bezala hazi nintzen. Etxera bueltatzea beti da atsegina, eta Gernikako azken astelehenean jokatzeko aukera izada atseginagoa izango da", esan du Lopezek.