Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioak izango dira ostiralean

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 26a

Azpeitian, Azkoitian, Getarian, Orion, Zestoan, Zumaian, Zarautzen, Errezilen eta Aizarnazabalen egingo dituzte elkarretaratzeak-eta, Sarek deituta

Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte bihar, urriko azken ostirala, Urola Kostako hainbat herritan. Sarek deitutako mobilizazioak 19:00etan egingo dituzte, Azpeitian eta Azkoitian. Azpeitiko elkarretaratzea plazan izango da eta Azkoitiko giza sarea ere plazatik abiatuko da. Getarian 19:30ean egingo dute kontzentrazioa udaletxe aurrean, eta Zarautzen 19:45ean izango da bilkura udaletxeko plazan. Zestoako plazan 20:00etan egingo dute kontzentrazioa, eta Zumaian ere ordu berean izango da, Erribera kalean. Orion ere 20:00etan jarri dute hitzordua, plazan. Errezilen, berriz, 22:00etan egingo dute mobilizazioa, eta, Aizarnazabalen, 20:00etan, udaletxe aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide