Alex Uranga Fronton King probako final laurdenen atarian gelditu da

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 24a

Laugarren txandan kaleratu du Jacob Romero estatubatuarrak. World Bodyboarding Tour txapelketako azken proba da Gran Canarian (Espainia) jokatzen ari direna.

(Baleike.eus) Alex Uranga bodyboardlariak ezin izan du Gran Canarian (Espainia) jokatzen ari diren Fronton King txapelketako laugarren txanda gainditu, eta final-laurdenen atarian gelditu da. Zumaiarra, lehen txandan, bigarren postuan sailkatu zen Eduardo Rodriguez espainiarraren atzetik. Bigarren txandan Miguel Maciasi irabazi zion eta hirugarrenean Guillerme Cobo gainditu zuen. Laugarren txandan, ordea, ezin izan du Jacob Romero estatubatuarra gailendu, eta txapelketatik kanpora gelditu da. Kanarietako Fronton King txapelketa World Bodyboarding Tourreko azken froga da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide