Joseba Amilibiak irabazi du Gijongo triatloia

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 24a

Proba olinpikoan izan zen azkarrena kirolari zumaiarra. 2:01:55 denborarekin lortu zuen garaipena, bigarrena baino lau minutu azkarrago.

Joseba Amalibia podiumean. (Baleike.eus) Zumaiako Triatloi Taldeko partaide den Joseba Amilibiak Gijongo (Asturias) triatloia irabazi zuen atzo. Proba olinpikoan lortu zuen garaipena zumaiarrak Playa de Poniente hondartzan jokatutako lasterketan. Kirolariak 2:01:55eko denbora behar izan zuen 1.500 metro igerian, 42 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrikan egiteko. Hain zuzen ere, bigarren sailkatuak baino 4 minutu gutxiago behar izan zituen ibilbidea egiten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide