Bizilagunak: esperientziak eta ezagutza zabaltzeko gunea

Baleike.Eus 2016ko urriaren 23a

SOS Arrazakeria erakundeak antolatuta, seigarren urtez Bizilagunak izeneko ekimena egingo da azaroaren 13an Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan. Bazkari baten bueltan jatorri desberdineko pertsonak elkartuko dira esperientziak eta ezagutza partekatzeko.

Bizilagunak hemen bertako familia eta norbanakoak eta atzerritik etorritakoak elkartzen dituen egitasmoa da. Elkartze bakoitzean, bertako familia batek, familia etorkin batek eta dinamizatzaile batek parte hartzen dute. Bazkariaren bueltan familia edo norbanakoek beraien esperientziak eta bizipenak partekatzen dituzte. Ekimen hau EAE mailan egiten den seigarren urtea bada ere, Zumaian iaz egin zen lehen aldiz. "Aurretik ere izan ziren lehen mugimenduak, baina koadrila edo lagun taldean. Serio-serio iaz egin genuen lehenbizi", azaldu du Ixabel Dorronsorok. Iaz 80tik gora lagunek hartu zuten parte ekimen honetan. "Familiak, bikoteak, senar-emazteak, norbanakoak... Helburua ezagutza hori partekatzea da". Parte-hartzaile batzuk etxeetan egin zituzten bazkariak, beste batzuk elkarte gastronomikoetan edo txokoetan egitea erabaki zuten. "Gure kasuan elkarte batean egin genuen eta hiru bat familia elkartuko ginen", gaineratu du Ixabelek. Jarraitu irakurtzen, Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide