Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurren saioa izango da 16:30etik 17:15era eta, ondoren, helduena 17:30etik 19:30era.
Lourdeseko santutegira gaixoak eramaten dituen boluntario taldearen aldeko zumba saioa izango da urriaren 29an Zumaian. Eguraldi ona egiten badu Beheko Plazan egingo dute, txarrarekin Herri Eskolako frontoian. Hasteko haurren saioa izango da 16:30etik 17:15era eta, ondoren, helduena 17:30etik 19:30era. Izaskun del Cerro, Esti Garcia, Iñaki Ruiz, Iraitz Centeno, Itziar Valls eta Unai Centeno arituko dira irakasle. Txartelak salgai daude Turismo Bulegoan: 2 euro balio du haurrenak eta 10 helduenak. Irakasleekin edo taldekoekin harremanetan jarrita ere eskuratu daitezke.