Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak, Street Workout mugimendura batuta, zenbait makina ipiniko ditu Alai Auzategiko Mari Anton parkean, herritarren artean kirola sustatzeko. Barra horizontal zein bertikalez osatutako egitura bat ezarriko dute hainbat ariketa egiteko. Egitura horrek helburu du kirola edota entrenamenduak kalean egitea, bereziki parke edota eremu publikoetan. Horrez gain, zahartze aktiboa sustatze aldera hiru makina jarriko ditu parke horretan bertan, Zumaiako adineko pertsonek ere kalean kirola egiteko aukera izan dezaten.