(baleike.eus)
Paixanonekoa Odieta auzoan ilaran dauden lau etxeetatik azkenekoa da, plazatik abiatuta. Imanol Azkuek bere
Zumaia, izena eta izana liburuan hala deskribatzen du: "Torreberriren ondoan, lehen bazeuden denborak ere ezabatu dituen etxe batzuk:
Epeldenekoa eta
Iztueta. Gaur egun, berriz, etxe txikien segida bat dago:
Motxaenekoa,
Migeltxikinekoa,
Xendokoa eta
Paixanonekoa, Odieta kalean". Azken hau da gaur goizean eraisten hasi direna.
Langileek azaldu dutenez, bizpahiru egun beharko dituzte etxea bere osotasunean botatzeko. "Mantso ari gara lanean. Egurra eta harria bereizten ari gara, gero birziklatua izan dadin", adierazi du Xabik, etxe berria egingo duen lagunak.
Irakurri albiste osoa
Baleike.eus webgunean.