Ostiralean itxiko dute Itzurungo hondartza 'Game of Thrones'en grabaketarako

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 18a

Horrez gain, Larretxoko bizilagunei txartela banatuko die auzora ibilgailuarekin sartu ahal izateko. Itzurungo eremua balizatu egingo dute "herritarrien eta bisitarien segurtasuna bermatzeko".

[caption id="attachment_310880" align="aligncenter" width="300"](baleike.eus) (baleike.eus)[/caption] Game of Thrones telesail ospetsuaren grabaketak hilaren 26an, asteazkena, hasiko dira Zumaian. Horretarako, azken neurriak hartzen ari da Zumaiako Udala. Jakinarazi dutenez, Itzurungo hondartza ostiralean, urriak 21, itxiko dute azken orduko lanak egiteko. Horrez gain, Itzurun inguruko eremua balizatu egingo dute "herritarren zein bisitarien segurtasuna bermatzeko", eta bestetik, Larretxoko bizilagunei txartelak banatuko dizkie auzora ibilgailuarekin sartu ahal izateko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide