‘Telmo’ izeneko zamaontziak utzi du Zumaia

Baleike.Eus 2016ko urriaren 17a

Balenciaga ontzioletan egindako azken itsasontziak, Telmo zamaontziak gaur arratsaldean utzi du Zumaiako portua. 17:30ak aldera, itsasgorarekin eta bi atoiontziren laguntzarekin, mantso-mantso zeharkatu du Urolaren itsasadarra. Ohi bezala, makina bat herritar eta kanpotik etorritako bisitari bildu dira ontziaren itsasoratzea ikustera. 100 metro inguruko luzera duen zamaontzia da Telmo. Pasaiara eraman dute orain eta han egingo dizkiote azken lanak. Zumaiako ontziolan aurrera doaz ontzi horren bikia izango den Deun zamaontzia eraikitzeko lanak. Bi itsasontzi horiek Urola Shipping konpainiarentzako egingo ditu Balenciagak. Ikusi argazki gehiago baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide