Agurreko omenaldia jaso du Mikel Aierbek

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 16a

Mikel Aierbe txapelarekin, beste pilotari batzuekin. Zumaiako bizilagun palista zarauztarrak erretiroa hartzea erabaki du, 14 urtez maila profesionalean lehiatu ondoren. Atzo jokatu zuen bere ibilbideko azken partida, eta ondoren omenaldia egin zioten. Armintzako pilotalekuan eman zuen azken agurra. Gaubeka lagun zuela, Zubiri eta Imanolen aurka neurtuko zituen indarrak bost jokotara. Aierbe eta Gaubeka izan ziren nagusi 3 joko irabazita; lehena, laugarrena eta bosgarrena irabazi zuten. Partida ostean, omenaldiaren txanda izan zen. Gaubeka txapela jantzi zion, Inpala pilota enpresaren eskutik oroigarria jaso zuen eta Armintzako herriak elastikoa eta egurrezko oroigarri bat oparitu zion. Bertan izan ziren familiakoak, lagunak eta hainbat pilotari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide