Lapurdira irteera antolatu du jubilatuen elkarteak

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 14a

Beheko Plaza elkarteak Ipar Euskal Herrira irteera antolatu du bere bazkideentzat, azaroaren 19rako. Goizeko 08:00etan irtengo dira Zumaiatik Baionara, eta bertan bi orduko bisita baten ondoren, Miarritzera joango dira. Izena emateko epea urriaren 17tik 31ra egongo da zabalik, eta irteeran parte hartu nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu. Informazio gehiago Hogarreko iragarki taulan aurkituko daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide